Teatro txikia

Teatro Txikia atal honetan TARTEAN Teatroak ekoiztutako teatro laburreko piezak eta kontaketa antzeztuak aurkituko dituzue. Iraupen laburreko teatro lanak dira, formato txiki eta ekoizpen errezekoak, ez ohiko espazioetarako egokiak.

TABERNARIA


Tabernaria, Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña antzezlana, taberna batean, benetakoa ala simulatuan egiteko bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak konbokatu ditu, kaña bat ondo botatzen erakusteko. Aitzaki bat da, bere kezkak, arrengurak, ilusioak eta desio frustratuak azaleratzeko. Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, istorioa atzetik aurrera kontatzen delako.Hau ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren muinarekin lotuta baitago: denbora eta ekonomia eredu berrien gatazka.(Iraupena:30 min)

Ikuzkizuna orrialdea


BIBA VOI



BIBA VOI: Dario Fo eta Franca Rame Akorduan.
Dramaturgo italiarren testu hautatuak euskarara ekarriak. (Iraupena: 40 min)

Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek gorpuzten dituzte hainbat pertsonai, batzuetan antzeztuz, bestetan testoak irakurrita (irakurketa dramatizatua baita)

Ikuzkizuna orrialdea

EDIPO ETA YOKASTA. PIZTU GABEKO ZIGARROAK


Antzezlan labur honetan, Edipo mito greziarrak gaur egungo edozein hiriko kale ilunak dituela bizileku kontatuko da eta kalezulo abandonatuetan gertatzen diren enkontruen narrazioa agertzen zaigu. Bi bakarrizketa bidez, pertsonaien bizitzaren istant laburra azaltzen zaigu, une bera bi ikuspegi ezberdinetatik kontatua.
Gizakion bakardadeaz eta idatziak dauden gure bizitzak aldatzearen ezintasunaz ari zaizkigu biak.
Kale, hiri hauetan pertsionaia guztiak bakarrik daude, bizitzak eskainiko dien aukeraren zain, sekula helduko ez den aukera hori; poltsikoan lehortzen ari diren piztu gabeko zigarro ahaztuak bezala.
Xabier Lopez Askasibarrek idatzia, Mikel Martinezek zuzendua eta Arantzazu Sanz Fikak eta Irati Agirreazkuenagak antzeztua, P6 aretoko Teatro Arineko Jardunaldietan estreinatu zen 2018an. (Iraupena: 20 min)

edipo

SALAKETA


salaketa

2019ko CAFE BAR BILBAO Antzerki Laburreko saria jaso zuen Goiatz Labandibarrek lan honengatik Euskarazko Gidoirik onena atalean. Sortzaileak berak dionez, Salaketa antzezlanak “asko du absurdotik. Abiapuntua bera, nahiko absurdoa da: pertsona bat salaketa bat jartzera doa igarle batek esan ziona ez delako bete. Gidoi umoretsua sortu nahi nuen, ironiatik eta absurdotik asko duena, gure buruari barre egiteko aukera emateko”.
Kritikatik ere badu gidoiak bere egilearen arabera. “Gizarte honetan gauza batzuen inguruan nahiko zabalduak dauden usteak eta klitxeak ere azaleratzen dira. Sistema judizialari, fedea edota jendeak zertan sinisten duen edo zertan sinetsi nahi” duenari kritika ageri baita.
Lautan Hiru Bilboko Zazpi Kaleetako antzerki laburreko jaialdiaren baitan estreinatu zen (irakurketa dramatizatua bezala) 2020ko otsailean Cafe Bar Bilbao tabernan, Mikel Martinez eta Gorka Chamorro aktoreen eskutik. (Iraupena: 25 min)

ORBANGABE


Iban Zaldua idazleak sortutako ipuina da Orbangabe, Mikel Martinez aktoreak moldatua eta antzeztua. Testu surrealista bada ere, ez zaio umorea falta. (Iraupena: 14 min)

organgabe

OTOITZA



Patxo Telleriak idatzitako testua da Otoitza, Berria egunkarian argitaratua Covid-19 garaietan. Egunkarian testua argitaratu eta gutxira, Mikel Martinez aktoreak berea egin eta Berria Aretoan zabaldu zen testu liluragarri honen antzezpenaren bideoa. Iraupena: 10 min.

ZALDIA ETA BEHORRA


Gabriel Arestik euskarara ekarri zuen Giovanni Boccaccio idazlearen Dekameron lana, eta lan horretako ipuin bat da Zaldia eta Behorra. Mikel Martinez aktoreak antzeztua, Berria Aretoan argitaratu zen. (Iraupena: 6 min)


ERRAUSKIN


Mari Errauskin ipuina kontatzen digu Mikel Martinez aktoreak, baina ez ohikoa, bertsio berria eta modernoa baizik. (Iraupena: 7 min)

ORREAGAKO GATAZKA


Bakarrizketa hau Lingua Nabajorum antzezlanaren kapitulu ezaguna eta nemoteknikoa da. Patxo Telleriak idatzia, Lingua Nabajorum ikuskizunak Donosti Saria 2014an eta, urte berean, euskarazko testurik onenari Max saria irabazi zituen. Orreagako Gatazka tituludun pasarte hau, Barre Librea ETBko saioan Patxok berak antzeztua izan zen bakarrizketa formatoan.

X