4 martxoa 2015

Patxo Telleria-ri elkarrizketa: PANKREAS liburua eta JAMIL berria

Tartean teatroa

Patxo Telleria-ri elkarrizketa bat egin dio Euskal Idazleen Elkarteak eta Hitzen Uberan bere webgunean argitaratu.

 

Bertan PANKREAS-en lanari buruz aritu dira, bereziki testuaren argitaratzeari buruz, emanaldietan saldu-eskeintzen den liburuaz, eta elkarrizketaren amaieran berri bat, Tartean-en hurrengo montajeari buruzko berria “ZERGATIK JAMIL?”:

…………………

“Aurrera begira, antzerki-teatrogitza honetan… zer nolako hizkuntza-jolas amesten duzu egitea etorkizunean? Zer gehiago probatu nahi zenuke?

Prestatzen ari garen hurrengo ikuskizunak ez dauka zerikusirik aurrekoekin. “Ez dok hiru”-ko estilotik guztiz aparte (ez dugu hizkuntzarekin inolako jolasik proposatuko). Pankreasetik ere urruti samar.

Komediatik ere urruntzen gara. Kasu honetan thriller-aren estiloaz bailatuko gara ikuslearen interesa pizteko, muin handiko istorio bat kontatzeko. Abiapuntua hauxe da: “Kolpe batez memoria galdu duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da, bere ohean etzanda zegoen elbarritu bat tiroz akabatu duzula; duela gutxira arte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: Zergatik, Jamil?”

Hauxe izango da hain zuzen ere ikuskizunaren izenburua:
“Zergatik, Jamil?”

 

comments

add comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

X