5 azaroa 2015

AMOUR-ez beteta

Tartean teatroa

“AMOUR”ek aspaldi betetzen du Jokin Oregiren burua eta Marie de Jongh-en bihotza.

Ikuskizun berri honen erronkarik handiena, haur-gazte eta helduentzako antzerkia izatearena da. AMOUR-ek belaunaldien arteko topalekua izan nahi du, emozioak eta gogoetak, egiak eta dudak partekatzeko aukera, tokia. AMOUR guztiontzako antzerkia da, helduentzako haur antzerkia eta haurrentzako antzerki “heldua”

Jokin Oregiren zuzendaritzapean ; Javier Renobales, Ana Martinez, Ana Meabe, Pablo Ibarluzea eta Anduriña Zurutuza
 aktoreak. Beraiekin batera Elisa Sanz diseinu artistikoan, Pascal Gaigne musika sorkuntzan, Nati Ortiz de Zárate jantziekin eta  Xabier Lozano argiztapenean.

Estreinaldia hurbiltzen doa.  Teatro Arriaga Antzokia-rekin batera ekoiztua izango da. Teatro Basauri – Social Antzokia-ren koprodukzioa eta  Donostia Kulturaren kolaborazioari esker sortua “AMOUR” Abenduaren 23an estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian.

Sarrerak salgai hemen

comments

add comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

X