7 uztaila 2015

KRONIKA 1 KIBUBU Avignon Le Off jaialdian

Tartean teatroa

Avignon Le Off 2015-ek, bere 50. edizioan, Kibubu hiri galiarrera ekartzeko aukera ekarri digu

Hile ugariko preparazio ostean eta 768 km gure bizkarretan utzita, abentura hau martxan dabil. Agian gure bidai berriak azento frantsezez bustirik dihardu baina guretzako ez da arazo bat, Kibubuk ume zein nagusi samurtasunez betetzen dituelako. Indar eta ilusio handiz eginez, hilabete honetan 1336 aktuazio, 1000 konpainia, 28 herrialde eta ia 8000 artistei aurre egingo dizkiogu. Baina adi lagun…hauxe da Festival Off d’Avignon! Atzo izan zen, La Gran Parade-en (desfile nagusia), milaka pertsonez inguraturik, Kibubu lehenengo aldiz kalera irten zela, jakin-min zein ezbai sortu zituelarik.

 

Hala ere, esan beharra dago gure ikuskizuna inguratzen duen magia hori ez litzatekela posible izango jaialdian bertan egiten ari garen lana egingo ez bagenu. Goizero, ikuskizunaren ostean eta indarberritzeko hartzen dugun dutxaren ostean, eguzkipera irtetzen gara, beste 1.300 konpainien artean gure txokoa bilatzera. Lehia jasanezina izan badaiteke ere, zorionez, umorez hartzen dugu esperientzia eta talde giro ederra sortzen saiatzen gara, beti ere Kibubuk ikuslegorik handiena lor dezan.

Beraz, Kibubuk hilabete osoan zehar jarraituko du goizeko 10:10etan Laurette antzerki abegitsuan, non bertakoek irrifarre eta hospitalitate handiz hartu gaituzten.

comments

add comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

X