5 otsaila 2016

2015eko ‘Café Bar Bilbao’ Antzerki Laburreko XIII. Gidoi Lehiaketaren irabazleak

Tartean teatroa

2015ean ‘Café Bar Bilbao’ Antzerki Laburrean SARITUTAKO TESTUAK IRAKURTZEKO AUKERA HEMEN

Arantza Iturbek, Mikel Fernandinok eta Imanol Ituiñok irabazi dute ‘Café Bar Bilbao’ Antzerki Laburreko XIII. edizioa.
Gidoi Lehiaketa Sari hauen helburua gidoigintza eta formatu txikiko antzerkia bultzatzea da eta Plaza Berriko Café Bar Bilbao tabernak antolatzen ditu, Tartean Teatroa antzerki konpainiaren laguntzarekin.

Aurtengo Euskarazko saria, Euskadi Irratiko Arantxa Iturbek kazetariak jaso du, Lagunik onena izenburuko lanagatik. Itxaron-gela batean telefono-deien zain dauden bi emakume ezezagunei buruzko istorioa da.

Gaztelaniazkoan, Mikel Fernandino antropologo, musikari, antzerkigile eta editore donostiarraren eta Imanol Ituiño mago bilbotarraren artean banatu da, ex aequo, saria. Lehenengoak Un pequeño paso para el hombre umorezko istorio futurista bat aurkeztu du; bigarrenak, Ramón Álvarez Escudero magoaren benetako istorioan oinarrituta dagoen Ramper izeneko lana.

Zorionak eta Eskerrik asko zuen lanak gurekin elkarbanatu dituzuen guztioi.
Gure aldetik, urtero urtero bezala,  gidoigintza eta antzerkia sendotzearen ahaleginean jarraituko dugu.

 

comments

add comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

X