LINGUA NABAJORUM

 

Euskeraren Historioa zeinean gizona gizonaren kontra eta euskalduna euskaldunaren kontra diharduten.

• MAX Saria. Euskarazko autorerik onena (Patxo Telleria)
• XIV Donostia Antzerki Saria

Lingua Nabajorum, Patxo Telleriak idatzita eta Jokin Oregik zuzenduta, bi aktoreen arteko elkarrizketa absurdoa, azkarra eta ironiaz betean oinarritzen den ikuskizuna da. Bi pertsonaiok euskararen historiaz eta jatorriaz egiten dituzten interpretazioek ikus-entzuleen barreak eragingo dituzte, ezinbestean. “Historian zehar euskaldunak beti ibili gara borrokan, bai kanpokoekin eta baita geure artean ere.” diote pertsonaia zoro hauek “Borroka horien ondorioz sortu eta garatu da euskara. Borrokaldi bakoitzaren ondoren aldaketaren bat izan da hizkuntzan. Beraz, ziurta dezakegu euskara beti egongo dela garatzen, kontuan hartuta euskaldunok, era batera edo bestera, borroka bizian jarraituko dugula”. Teoria absurdo horretatik abiatuta, aktoreek puntako une historikoen erakustaldi eroa egingo dute.

 

LINGUA-Navajorum

Deskargatu Txostena

Deskargatu Txostena

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Eskenografia: Jokin Oregi
Eszenografiaren eraikuntza: ATX teatroa
Jantziak eta atrezzoa: Nati Ortiz de Zarate
Musika eta soinua: Jose Urrejola
Argiztapena: Milakamoon
Teknikoak: Milakamoon
Diseinu Grafikoa: DiDa
Ekoizpena: EZ DOK HIRU / TARTEAN Teatroa
Ekoizpen exekutiboa: Ane Pikaza
Banatzailea: Maria Goricelaya

Produkzioko kontaktua: Ane Pikaza  |  (0034) 688 617 712  |  tartean@tartean.com
Batzailearen kontaktua: María Goiricelaya  |  (0034) 652 946 184 | banaketa@tartean.com

 

Argazkiak


X