18 martxoa 2016

ANTZERKI EGUNA (martxoak 27)

Tartean teatroa

MUNDUKO TEATRO EGUNERAKO MEZUA
Mikel Martinez-ek laburtua eta euskaratua

ANATOLI VASSILIEV: “Antzerki mota guztiak behar ditugu”

Antzerkia behar dugu? Galdera hauxe egiten diogu geure buruari milaka antzerkigile etsituk eta miloika pertsona-ikusle nekatuok.
Zer eman ahal digu gaur egun? Eskena hain da txikia gaur egun! Hain gauza gutxi estatu eta hiriekin konparatuta, non “bizi erreala”ren tragediak jokatzen diren.
Zer esan ahal digu Antzerkiak?……… DENA!

Antzerkiak dena esan ahal digu.
Horrela izan da betidanik eta eta izango da betirako.

Eta orain, azkenengo 50 edo 70 urtetan, inoiz baino beharrezkoagoa da. Izan ere, beste arte sozialen aldean, antzerkia da hitza, begirada, eta gestua zuzen-zuzenean eskeintzen digun bakarra. Antzerkiak ez du inolako bitartekorik behar gizasemeekin eta gizasemeen artean agertzeko, Argiaren alderik gardenena da, ez da Iparraldekoa ez eta Hegoalde, Ekialde edo Mendebaldekoa ere, mundu zabaleko txoko guztietan izaten du distira, mundu zabaleko gizaki guztiei hitz egiten die eta denek ulertzen dute.
Pikutara audio-bideo tresna eta gailu guztiak! Zoazte antzerkira! Bete antzokietako besaulki guztiak! Entzun hitza eta ikusi zuzeneko irudi bizidun horiek! Antzerkia zure aurrean dago, ez galdu antzerkian parte hartzeko aukera, daukagun aukerarik ederrena, agian, gure bizitza presatuegi honetan.

Antzerki mota asko dago eta denak behar ditugu.
Bada antzerki mota bat, halere, inork ere behar ez duena: joku politikoaren antzerkia, politika zikinaren antzerkia, politikarien antzerki alferrikakoa. Ez dugu behar eguneroko terrorearen antzerkia, ez dugu behar odolez eta hilotzez beteriko kaleetako antzerkia, ez dugu nahi erlijio eta kultura ezberdinen arteko leiaren antzerki faltsua…

 

Hemen gaztelerazko mezu ofiziala

comments

add comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

X